Hasiera-ra joan

Ziurtagiria berritzea

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiriak 6 hilabeteko iraupena du (noiz iraungitzen den ziurtagirian bertan agertzen da).

Bi eratara egin daiteke ziurtagiria berritzeko prozesua: automatikoa eta telematikoa

1. Prozedura automatikoa (horixe gomendatzen da)

Ziurtagiria automatikoki berritzeko prozesua aktibatzea gomendatzen dugu, ziurtagiria berritzea azkarragoa izan dadin, izapiderik egin beharrik ez izateko eta ezer ere ez ahazteko. Enpresentzat erosoagoa izan dadin diseinatu da prozedura hau, eta administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuaren bidez egiten da (komunikazio sistema bat da, zeinak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete diren automatikoki egiaztatzen uzten duen). Zerbitzu hori izateko, aktibatzeko baino ez da eskatu behar aplikaziotik bertatik. (Prozesua ziurtagiria indarrean dela eta iraungi baino hilabete lehenago aktibatu behar da).

Klikatu hemen automatikoki berritzeko prozedura aktibatzeko

Aldaketa juridiko edo administratiboren bat dakarten ez ohiko egoeretan bakarrik ezingo da prozesua automatikoki egin, aldaketek dokumentazio telematikoa bidaltzea eskatuko baitute. Aldaketa horiek gertatzen dira aurretik inskribatuta egon eta ziurtagiria indarrean duten enpresetan izaera juridiko edo administratiboko aldaketak izan direnean.

  • Aldaketak eskritura publiko batean jaso badira, juridikoak izango dira (ahalordedunen aldaketak, helburu sozialaren aldaketa, estatutu-egokitzeak, beste administratzaile edo ahalordedun batzuk izendatzea, kapital handitzeak edo murrizteak, izen soziala aldatzea, helbide soziala aldatzea...).
  • Administraziokoak, berriz, administrazio-edukia aldatzen dutenak (ekonomia-jardueren gaineko zergan beste epigrafe batzuk sartzea, Ekonomia eta Ogasuneko Ministerioak estatu mailako sailkapenak ematea).

2. Prozedura telematikoa

Ziurtagiria telematikoki berritu daiteke ziurtagiriaren balio-epea amaitu baino hilabete lehenago edo amaitutakoan; horretarako aurretik aipatutako aldaketei buruzko agiriak nahiz zerga-betebehar eta Gizarte Segurantzako betebeharrei buruzkoak gehitu behar dira.

Berritze telematikorako prozedura (eskuzkoa)

Ohar garrantzitsua: aurretik aipatutako aldaketaren bat gertatzen denean, desaktibatu egin behar da ziurtagiria automatikoki berritzeko prozesua. Ziurtagiria onartu dela dioen jakinarazpen elektronikoa jasotzen den unean, aktibatu egin beharko da berriz ere berritze prozesua, automatikoa izan dadin berriz ere.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana