Lizitazio elektronikoaren sistemaren erabiltzaileek izan ditzaketen zalantza eta arazoei erantzuteko, zenbait mailatan egituratutako Erabiltzaileen Arretara Zerbitzua dago:
- Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan sartzeko ate orokorra Zuzenean. Zuzenean zerbitzuak (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua) elektronikoki lizitatzeko administrazio-baldintzak jakinaraziko dizkio erabiltzaileari. Beste mota bateko kontsulta bada, Zuzenean zerbitzuak deia erakundera transferituko du, hari erantzuteko.
Telefonoa 012 eta 945 018 000.
- Zalantza edo arazoa Kontratisten Erregistro Ofizialari buruzkoa bada, Zuzenean-ek zerbitzu horretara transferituko du deia edo komunikazioa. Hala ere, Kontratisten Erregistroak leihatila ere badu publikoarentzat.
Telefonoa:945 018 932. Posta elektronikoa: roc@euskadi.eus eta keo@euskadi.eus.
- Zalantza edo arazoa Sinadura eta ziurtagiri elektronikoari . buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Izenpera transferituko du deia edo komunikazioa, hura baita Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek sustatutako ziurtatze-zerbitzuak ematen dituena. Izenpek leihatila ere du publikoarentzat.
Telefonoa: 902 542 542 . Posta elektronikoa: cau-izenpe@izenpe.net.
- Zalantza informatika-gaiei buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Informatika Zerbitzuen Sozietatea den Ejieko, ko erabiltzaileari arreta emateko teknikariek osatutako 2. mailako Arreta Zerbitzu batera transferituko du deia.
- Haien konplexutasuna edo eskatutako gaia dela-eta aurrekoen artean erantzuteko gai den mailarik ez badago,Kontratazio Publiko Elektronikoaren Idazkaritza Teknikora transferituko dira, Kontratazio Elektronikoaz arduratzeko sortu baita. Telefonoa: 945 016 380. Posta elektronikoa: kontratazio@euskadi.eus.