Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Gorabeherak konpontzea eta Erabiltzaileentzako Arreta

Atal honetan, eskaintza elektronikoaren prozesuan izan daitezkeen gorabehera arruntenak azaltzen dira, errore mezuak, gorabeheren arrazoiak eta irtenbideak. Gorabeherak erraz identifikatzeko, bi eratara egin dezakezu bilaketa: erabilera sekuentzia bidez edo errore mezu bidez:

Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Erabiltzaileentzako Arreta Gunea
  • 012 telefono zenbakia, markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek.
  • 945 01 80 00 telefono zenbakia, berriz, Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek..
  • Honako hau da Interneteko helbidea: www.euskadi.eus
  • Eta hau, posta elektronikoko helbidea: laguntzakpe@euskadi.eus
Lizitazio Ekektronikoko Aplikazioa
Aplikazioa ez da leiho batean azaleratzen (Pop-Up)
Errore mezua: Ez dago.

Gorabeheraren arrazoia: Eskaintza elektronikoaren aplikazioa pantaila elektroniko moduan agertzen da (Pop-Up). Nabigatzailean pop-up leihoak ezabatzeko funtzioa aktibatua duten erabiltzaileei dagokienez, litekeena da Eskaintza Elektronikoaren pantaila ez ikustea.

Irtenbidea:
  • Eskaintza Elektronikoa" menuan klikatzean, eduki sakatuta "Kontrol" tekla, pantaila zabaltzeko.
  • Edo, Internet Explorer nabigatzailean, "Tresnak" funtzioan, sartu "Blokeatu elementu azaleratuak" funtzioan eta sakatu "Indargabetu elementu azaleratuen blokeoa".
  • Edo, Internet Explorer nabigatzailean, "Helbidea" funtzioan, hautatu pantailak "Pop-up" moduan azaleratzeko funtzioa.
Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Aplikazioak pantaila huts bat azaleratzen du, Forbidden testuarekin
Errore mezua: "Forbidden".

Gorabeheraren arrazoia: Nabigatzailea ez da Microsoft Internet Explorer.

Irtenbidea:
Eskaintza egin nahi dutenek nahitaez erabili behar dute nabigatzaile gisa Microsoft Internet Explorer 5.5 (gutxienez). Eusko Jaurlaritzak ez du bermatzen Eskaintza Elektronikoaren Aplikazioa ondo ibiliko denik beste nabigatzaile batzuekin.
Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Erabiltzaileak ez du aplikazioa erabiltzeko baimenik
Mensaje de error: "Erabiltzailea ez da ageri, ez enpresaren ahalmendun gisa, ez baimendu gisa".

Errore mezua: Enpresak ez ditu lizitazio elektronikoa egin ahal izateko behar diren baldintza guztiak betetzen.

Irtenbidea:

Lizitazio elektronikoa egin ahal izateko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:
Gainera, ordenagailua ere behar bezala konfiguratu behar da.
Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Artxibategiak gutun-azalean sartzean errore bat gertatu da
Errore-mezua: Ez dago.
Aplikazioak ez du uzten artxibategiak gutun-azalean sartzen: behin artxibategiak hautatuta, gutun-azalaren gainean behin eta berriro klik eginda ere artxibategiak ez dira erretilura mugitzen.

Gorabeheraren arrazoia: https://www6.euskadi.net eta https://www.ej-gv.nethelbideak ez zaizkie Internet Explorer-eko konfiantzazko guneei gehitu, eta ActiveX-ak ez dira aktibatu.

Irtenbidea:

Internet Explorer 7 edo bertsio altuago bat baduzu, honako hau egin beharko duzu:
Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Errore mezuak sinadura prozesuan
Errore mezua: .

Gorabeheraren arrazoia: Aplikazioak ez ditu liburutegi osagarriak beheratu eskaintzak zatitzeko, kodetzeko eta igortzeko:
  • Zatitzeko eta kodetzeko DLL liburutegia.
  • Bouncy Castle-en liburutegi kriptografikoak.
  • Java-ren luzapen kriptografikorako fitxategiak.

Irtenbidea:

Liburutegi horiek horretarako berariaz sortutako konfigurazio-tresna bat erabiliz beheratzen eta instalatzen dira.
Lizitazio Elektronikoko Aplikazioa
Pantaila blokeoak Sinadura prozesuan eta eskaintzaren fitxategiak posta elektronikoz bidaltzean.
1 errore mezua: Pantaila huts bat agertzen da (applet), goiburuan mezu hau duela: https://www.ej-gv.net:444/p90aWar/nuevaOferta.doServlet.

Irtenbidea:

Normala da, ez da errorea. Itxaron pixka bat, berehala hasiko da sinaduraren eta eskaintzaren bidalketaren prozesua.


2 errore mezua: "eskaintzaren fitxa" pantaila geldirik dago tarte batez, eta ez da sinaduraren pantaila agertzen.

Irtenbidea:

Normala da, ez da errorea. Itxaron pixka bat, berehala hasiko da sinaduraren eta eskaintzaren bidalketaren prozesua.

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana