Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Erabiltzeko gomendioak

Eskaintzen ezaugarriak

1
Baimendutako formatuak 
Onartutako formatuak:.doc, .xls, .ppt, .pdf, .rtf, .sxw, .abw, .jpg, .bmp, .tiff, .zip y .7z.

Adierazitako formatuetan bidalitako agiriak irakurri eta tramitatuko direla baino ez da bermatzen.
2
Fitxategien tamainaren mugak

Bidal daitekeen gehieneko tamaina ordenagailuak duen RAM memoriaren araberakoa da. Orientazio gisa, 2 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu batean 15 MB arteko fitxategiak bidal daitezke.

JARDUNBIDE EGOKIAK DOKUMENTU DIGITALAK EGITEKO

Eskaintzen fitxategien tamainari jarritako mugak direla eta, zenbait oinarrizko teknika erabili behar dira, fitxategiek beharrezkoa ez den gehiegizko tamaina izan ez dezaten. Grafikoak sartzearekin zerikusia duten teknikak dira funtsean; izan ere, testuak eta datuak dituen fitxategi batek ez baitu tamaina handiegirik izango bidalketan eragina izateko:

 

  • Beharrezkoak ez diren elementu grafikoak sartzea saihestea.
  • Elementu grafikoen tamaina txikiagotzen duten formatuak erabiltzea (JPG, GIF).
  • Kolore-kopuruaren konfigurazioa arrazionalizatzea.
  • Aurkezpenean beteko duen azalerara egokitzen den tamaina duten elementu grafikoak sartzea.
  • Dokumentu osoan errepikatzen diren elementu grafikoak sartzeko ereduak erabiltzea.
  • Katalogoak bidali behar badira, Administrazioak kontratatu nahi duen produktu edo zerbitzuarekin zerikusia duten edukiak bakarrik erabiltzear.
  • Eskaneatutako dokumentuak badira, mugatu eskanerraren bereizmena (kasu gehienetan nahikoa da 300 ppp-ko bereizmena erabiltzea), eta bereizmen egokia mantenduz tamaina txikiagotzen duten formatuak erabiltzea (esaterako PDF formatua).
3
Eskaintza bati atxikitako formatu fisikoak

Pleguek hala eskatzen badute, edo Kontratazio Mahaiko Idazkariak berariaz uzten badu, eskaintza elektronikoan edozein dokumentu edo eduki formatu fisikoan atxikitzeko aukera dago.
Elementu fisikoak Kontratisten Erregistro Ofizialera bidaliko dira, eskaintzak aurkezteko epean, eta kanpoaldean garbi adieraziko dira eskaintza elektroniko baten dokumentazio osagarria dela, enpresaren izen soziala eta espedientearen kodea.

4
Formatos físicos anexos a una oferta

Lehiaketa jakin baten baldintza tekniko eta administratiboen arabera, Kontratazio Mahaiko Idazkariak zenbait fitxategi bidaliko diren eta zein izango den haien edukia ezarriko du. Lizitazio Elektronikoko Sistemak karga-erretilu bat bakarrik aurkeztuko du eskatutako fitxategi bakoitzeko.

Nola sortu fitxategi bakarra zenbait fitxategi erabilita:

1) Denek formatu bera badute. Fitxategi guztiak batean bildu..

2) Formatu desberdinak badituzte. Fitxategiak konprimatu fitxategi konprimatu batean (Kontratazio Publiko Elektronikoaren Ereduaren arautegiak .zip eta.7z fitxategi konprimatuak erabiltzea onartzen du).

Lizitatzaileak fitxategi konprimatu baten barruan sartutako fitxategiak ordena jakin baten irakurtzea eta interpretatzea nahi baldin badu, haien izenetan zer ordenatan irakurri nahi diren adierazi beharko du zenbakien bidez.
5
Loteak

Kontratazio-espedienteak loteak baditu, lizitatzaileak, parte hartu nahi duen loteei buruzko dokumentazioa bakarrik ekarri beharko du, eta ez dio kasurik egingo dokumentu guztiak aurkeztu ez dituela adierazten dion mezuari.

6
Bankuaren bermeak eta kaudimenari buruzko txostenak

Sistemak bankuaren bermeak eta kaudimenari buruzko txostenak jasotzeko aukera ematen du, euskarri digitalean. Lege ondorioetarako baliozkoa izan dadin, dokumentu elektronikoa onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiri baten bidez sinatu beharko da.

Espedienteak behin-behineko bermeak edo bankuaren kaudimen-txostenak aurkeztea eskatzen badu, sistemak dokumentu hori eskatuko du berariaz eskaintza aurkeztean. Behin betiko bermea geroago egingo den jakinarazpen elektroniko bati atxikita bidaliz aurkeztuko da.

Bermea Lizitazio Elektronikoko Sistemak uzten duen edozein formatutan aurkez daiteke. Sinadura elektronikoa dokumentuaren fitxategi berean ager daiteke, edo beste fitxategi batean aurkez daiteke. Lehen kasuan, erabiltzaileak dokumentua aukeratutako formaturako sinatzeko aukera ematen duen informatika-sistema izan behar du. Bigarren kasuan, erabiltzaileak bi fitxategiak fitxategi konprimatu batean sartu behar ditu (.zip edo .7zip formatuetan); hots, bai dokumentua bai sinadura elektronikoa.
7
Telematika bidez bidalitako eskaintzen inprimatze kalitatea

Eskaintzen Inprimatze Kalitaterako Konpromisoaren xedea da teknikariek aztertu beharreko agiriek, paperean edo telematika bidez bidali diren kontuan hartu gabe, antzeko kalitate maila izango dutela ziurtatzea.

8
Birusa

Lizitatzaileen ardura da eskaintzek birusik ez izatea. Hala ere, birusa izateak ez du ekartzen eskaintzatik kanpo geratzea, haren edukia ikus badaiteke. Mahaiko Idazkariak izango du ebazteko eskumena.

Birusak egoteko aukera txikiagotzeko gomendioak:
1)Eguneratutako antibirusa izatea.
2)Formatu hauek erabiltzea: .pdf, .rtf, .sxw, .jpg eta .tiff.

Arautegia eta alderdi praktikoak

1
Internet bidez lizitatu daitezkeen espediente motak  
Lizitazio Elektronikoaren Sistemak eskaintzak kontratazio-espediente mota hauetan aurkezteko aukera ematen du:

  • Prozedura irekia.
  • Prozedura negoziatua publizitatearekin.
  • Prozedura negoziatua publizitaterik gabe.

Hemendik gutxira Kontratazio Sistema Dinamikoen barruan dauden kontratazio-espedienteetarako eskaintzak aurkezteko aukera izango da.

Epe ertainera, Lizitazio Elektronikoko Sistemak Eskaintza Elektronikoetara sartzeko aukera emango du.
2
Eskaintza elektronikoak bakarrik  

Eusko Jaurlaritzak eskaintzak Lizitazio Elektronikoko Sistemaren bidez bakarrik bidaltzea eska dezake zenbait espedientetan, egoera hauetako bat gertatzen bada:

  • Interesdunak haien gaitasun ekonomiko edo teknikoarengatik, jarduera profesionalarengatik edo egiaztatutako bestelako arrazoirengatik, beharrezkoak diren baliabide teknologikoak erabiltzeko eta izateko aukera duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak badira.
  • Erabilitako kontratazio motak hala eskatzen badu. Esaterako, Kontratazio Sistema Dinamikoak eta Enkante Elektronikoak.
3
Eskaintzak aurkezteko epea eta egun baliogabeak nola hartu

Epea beteko da transmisioa epe barruan hasi eta arrakastaz bukatzen bada. Egun baliogabe batean jasotako eskaintzak hurrengo lehen egun baliodunaren 00:00ak eta segundo batean erregistratuko dira, eta ...

4
Konexioen iraupenaren muga

Eraginkortasun eta segurtasun arrazoiak direla eta, Eusko Jaurlaritzak gehienezko denbora ezarri du bere aplikazioetarako kanpoko konexioetarako, eta denbora-muga hori 2 ordu ingurukoa da. Beste muga batzuk egon litezke transmisioaren iraupenari dagokionez, zure Internet-hornitzaileak ezar litzakeen zerbitzu-baldintza tekniko edo komertzialen arabera.

5
Benetako espedienteak eta proba-espedienteak

Lizitazio Elektronikoko Sistemak proba-espedienteak erabiltzeko aukera ematen du, horietan trebatzeko eta saioak egiteko. Hilero Kontratazio Elektronikoaren Bulego Teknikoak 10 eta 15 proba-espediente sortzen ditu enpresek libreki erabiltzeko, sistemarekin saioak egin ditzaten eta haren emaitza probatzeko; esaterako, Interneteko konexio jakin bat duen ordenagailu batean bidal daitekeen fitxategien gehieneko tamaina txekeatuz.

Espediente hauen bideratzea, Lizitazio Elektronikoko Sistemaren ondorioetarako benetako espediente batena bezalakoa da. Dagoen aldea da proba-espedientea ez dagoela Lizitazio Elektronikoaren Sistemaren barruan, hots, ez dela bideratzen.

Sistemak benetako espedienteak eta proba-espedienteak bereizten ditu, ahal den heinean, nahasterik gerta ez dadin. Sistemaren menu nagusia ere ez da berdina: aukera nagusietako bat (Nire lizitazioak) bi azpiaukeretan banatzen da: Benetako lizitazioak eta proba-lizitazioak.

6
Sistema ez ibiltzea

ERABILGARRI DAGOEN OHARRA
Ahal bada, lizitazio elektronikora sartzeko web orrian mezu baten bidez jakinaraziko da. Kontratazio Elektronikoaren ereduaren web orrialdeetarako sartzerik ez badago, web orri horiek ohiko errore-mezuak agertuko dira erabiltzailearen nabigatzailean.

WEB ORRIRA EZIN DENEAN SARTU ZER EGIN
Laguntza Zerbitzuari jakinarazi.

BERRIRO ERABILGARRI EGOTEA
Ezin da jakinarazi noiz dagoen berriro erabilgarri. Erabilgarri ez dagoela dioen jakinarazpenean adierazitako informazioaren arabera saiatu beharko da lizitatzailea sisteman sartzen.

 

Eskaintzen segurtasuna eta konfidentzialtasuna


erraz, erabilgarria eta segurua

Lizitazio Elektronikoaren Sistemak segurtasuna bermatzen du eskaintzak bidaltzean; horrela, konfidentzialtasuna bermatuta dago. Horretarako bi mekanismo erabiltzen ditu:

  • Aplikaziora kanpoko ordenagailu batetik sartzean ezartzen den konexioak SSL protokolo kriptografikoa erabiltzen du (Secure Socket Layer). Protokolo horrek, zerbitzariaren autentikotasuna eta informazioen konfidentzialtasuna bermatzen ditu.
  • Eskaintzak, bidali aurretik, Kontratazio Mahaiko kideen gako publikoez zifratzen dira. Horrela, eskaintzak deszifratu ahal izateko, aipatu kideak bildu behar dira, hots, Kontratazio Mahaia eratu eta sisteman identifikatu behar dira, haien gako pribatuak erabiliz.

Dokumentuen segurtasuna eta Datu Pertsonalen Babesa bermatzeari begira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Politika Orokorrak dioena betez bilduko dira datuak; politika hori Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan oinarritua da.

Erabiltzaileen arretarako zerbitzua

zuzenean 012

Lizitazio elektronikoaren sistemaren erabiltzaileek izan ditzaketen zalantza eta arazoei erantzuteko, zenbait mailatan egituratutako Erabiltzaileen Arretara Zerbitzua dago:

  • Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan sartzeko ate orokorra Zuzenean. Zuzenean zerbitzuak (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua) elektronikoki lizitatzeko administrazio-baldintzak jakinaraziko dizkio erabiltzaileari. Beste mota bateko kontsulta bada, Zuzenean zerbitzuak deia erakundera transferituko du, hari erantzuteko.
    Telefonoa 012 eta 945 018 000.

  • Zalantza edo arazoa Kontratisten Erregistro Ofizialari buruzkoa bada, Zuzenean-ek zerbitzu horretara transferituko du deia edo komunikazioa. Hala ere, Kontratisten Erregistroak leihatila ere badu publikoarentzat.
    Telefonoa:945 018 932. Posta elektronikoa: roc@euskadi.eus eta keo@euskadi.eus.

  • Zalantza edo arazoa Sinadura eta ziurtagiri elektronikoari . buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Izenpera transferituko du deia edo komunikazioa, hura baita Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek sustatutako ziurtatze-zerbitzuak ematen dituena. Izenpek leihatila ere du publikoarentzat.
    Telefonoa: 902 542 542 . Posta elektronikoa: cau-izenpe@izenpe.net.

  • Zalantza informatika-gaiei buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Informatika Zerbitzuen Sozietatea den Ejieko, ko erabiltzaileari arreta emateko teknikariek osatutako 2. mailako Arreta Zerbitzu batera transferituko du deia.

  • Haien konplexutasuna edo eskatutako gaia dela-eta aurrekoen artean erantzuteko gai den mailarik ez badago,Kontratazio Publiko Elektronikoaren Idazkaritza Teknikora transferituko dira, Kontratazio Elektronikoaz arduratzeko sortu baita. Telefonoa: 945 016 380. Posta elektronikoa: kontratazio@euskadi.eus.

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana