Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Berme digitalak

Sarrera

Sarrera

Administrazio-kontratazioan parte hartzen duten elementuen betetze elektronikoari begira emandako beste urrats bat gisa, Idazkaritza Teknikoa elkarlanean ari da Elkarrekiko Berme Baltzu eta Finantza Erakundeekin, berme telematikoak abian jartzeko.

Berme horiek enpresen eskuetan daudenean, eskaintza elektronikoaren aplikazioaren B gutun-azalean kargatu behar dira.

Berme digitalak sortzeko laguntza-esparru juridikoa

Berme digitalak sortzeko laguntza-esparru juridikoa

Berme digitalei eusten dien lege-gorputza ondorengo esparru juridikoak osatzen du:

  • Europako parlamentuaren eta kontseiluaren 1999/93/EE arteztaraua, 1999ko abenduaren 13koa, erkidegoko esparrua ezartzen duena izenpe elektronikorako.
  • Irailaren 17ko 14/1999 errege lege-dekretua, izenpe elektronikoari, bere eraginkortasun juridikoa ezagutzeari, eta publikoari ziurtapen zerbitzuak emateari buruzkoa.
  • 2000ko otsailaren 21eko agindua, ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen ziurtapen arautegia, eta izenpe elektronikoko produktu jakin batzuen ziurtapena onartzen duena.
  • Abenduaren 59/2003 legea, izenpe elektronikoari buruzkoa.

Berme digitalak sortzeko jarraitu beharreko urratsak

Kontratazio Publiko Elektronikoan berme digitalak erabiltzea

Kontratazio Publiko Elektronikoan berme digitalak erabiltzea
Elkarrekiko Bermeko Sozietateek edo Finantza-erakundeek bermea ematen dute:
  • Berme digitalaren dokumentua sortzearea.
  • Berme digitalaren izenpe elektronikoa.
  • Berme digitala eskatu duen enpresa bidaltzea.
Enpresak eskaintza, berme digitalaren karga eta eskaintza elektronikoa prestatzen ditu:
  • Eskaintzaren karga eskaintza elektronikoaren aplikazioaren A, B eta C gutun-azaletan.
  • Berme digitalaren karga eskaintza elektronikoaren aplikazioaren B gutun-azalean.
  • Eskaintzaren eta berme digitalaren izenpe elektronikoa.
  • Eskaintza eta berme digitala eskaintza elektronikoaren aplikazioaren bitartez bidaltzen da.
Administrazioak Eskaintzen Irekitze Publikoa egiten du:
  • Eskaintza elektronikoaren sistemaren zerbitzari ziurra irekitzen da gutun-azal itxiak irekitzeko ordu ofiziala heltzean, eta kontratazio-mahaiko kideen gutxieneko kopurua dagoenean.
  • Enpresak A, B eta C gutun-azaletan sartutako fitxategiak jaitsi eta deskodetzen hasten dira.
  • Eskaintza sinatu duen enpresako ordezkariaren ahalmena eta ordezkariareni zenpe elektronikoa egiaztatzen du.
  • Berme digitala irekitzen da.
  • Elkarrekiko Bermeko Sozietatearen edo berme digitala sortu duen Finantza-erakundeko ordezkariaren izenpe elektronikoa.
  • Berme digitala balioztatzea.

Elkarte laguntzaileak

Elkarte laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza harremanetan jarri da Elkarrekiko Berme Baltzuekin eta Finantza Erakundeekin berme digitalak sortzea ahalbidetzen duten garapenak abian jartzeko.

Egun, erakunde laguntzaileak honakoak dira:
elkargi
ACC seguros

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana