Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
  4.  
  5. Kontratatzailearen Profila
 

Beste Kontratatzailearen Profilak

Urriaren erdialdean Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profil berria prestatzen hasi zen. Horrela, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu argitalpena jasota geratzeari dagokionez, eta kontratuei buruzko informazioa lortzea errazago izateko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkie enpresei.

Kontratatzailearen profil berriaren helburua da euskal sektore publikoko kontratu guztietara sartzeko atari bateratua izatea, Eusko Legebiltzarrak iragan udaberrian eskatu zuena betez.

Horrexegatik sar daitezke bertara sozietate publiko guztiak, aldundiak, udalak eta gainerako adjudikatzeko ahalak.

Honako urrats hauek bete behar dira Kontratazio Publikoa Euskadin atariko profilean sartzeko:

  1. Harremanetan ipini Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikoarekin: 945 01 6380 (Ángel Cancelo, Kontratazio Elektronikoaren arduraduna).
    kontratazioa@euskadi.eus a-cancelo@euskadi.eus
  2. Alta-eskaeraren formularioa bete, erakundearen eta aplikazioa erabiliko duten pertsonen datu guztiak emanez.
    Eskuratu formularioa

    Informazio gehiago:
    Liburuxka Kontratatzailearen profil berria, gardentasunerako ate irekiagoa


Azken eguneratzea: 2016/04/15
Euskadi, auzolana