Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
  4.  
  5. Kontratatzailearen Profila
 

Informazio Orokorra

Ongi etorri Kontratatzailearen Profilera, atal honetan Euskal Administrazioak egiten dituen kontratazio publikoen inguruko informazio zabalagoa lortu ahal izango duzu. Plataforma honek Kontratuak arautu behar dituzten pleguetarako sarbide librea, zuzena, osatua eta doakoa eskaintzen dizu.
Behin, Kontratazio Publikoa Euskadin-Contratación Publica en Euskadi plataformaren (KPE-CPE) eta Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren (PLACSP) elkarreragingarritasuna gauzatu ondoren, KPE-CPEko lizitazioak aurkeztu ahal izango dira Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforman (PLACSP)en, eta alderantziz.

 

Kontratatzailearen Profilaren deskripzioa Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko legearen testu bategina 53. artikuluaren arabera:
  • Bere kontratu-jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna eta sarbide publikoa ziurtatzeko, eta Lege honek edo garapenerako arau autonomikoek eskatutako edo borondatez hala erabakitako beste publizitate bideak erabiltzeari kalterik egin gabe, kontratazio-organoek INTERNET bidez zabalduko dute kontratatzaile-profila. Kontratatzailearen Profilean sartzeko modua sektore publikoko erakundeen web orrietan zehaztuko da; baita Estatuko Kontratazio Plataforman eta lizitazio pleguetan eta iragarkietan ere.
  • Kontratatzailearen profilean kontratazio-organoaren kontratu-jarduerari buruzko edozein datu eta informazio egon daiteke, hala nola, 125. artikuluan adierazitako aurreko informazio-iragarkiak, irekita edo abian dauden lizitazioak eta horiei buruzko agiriak, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, ezeztutako prozedurak eta beste edozein informazio orokor erabilgarri oro, hala nola, harremanetarako puntuak eta kontratazio-organoarekin harremanak izateko erabil daitezkeen komunikazio-bideak. Dena dela, kontratatzailearen profilean argitaratu beharko da kontratuen behin behineko esleipena.
  • Kontratatzailearen profilari eusten dion sistema informatikoak dispositibo bat izan beharko du horko informazioa publikoki zabaltzen hasteko unea modu sinesgarrian kreditatzeko.
  • Kontratuak esleitzeko prozedurari buruzko informazioa kontratatzailearen profilaren bidez zabaltzeak III. Liburuko I. Tituluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.
Azken eguneratzea: 2016/10/25
Euskadi, auzolana