Definizioa
Autolikidazioak adierazpenak dira eta zergak nahitaezkoak dituzten pertsonek Administrazioari zerga likidatzeko beharrezkoak diren datuak jakinarazteko ez ezik, zerga-zorraren zenbatekoa zehaztu eta ingresatzeko beharrezkoak diren kalifikazioko eta kuantifikazioko eragiketak beren kabuz egiteko ere balio izaten dute, edo, kasuan kasu, itzuli edo konpentsatu beharreko zenbatekoa zehazteko.
Autolikidazioetan, dagokion zerbitzuaren edo jardueraren eskabidearekin batera, tasaren ordainketaren egiaztagiria erantsiko da
Bizi-zikloa
Autolikidazioa herritarrak eskatuta sortzen da, eta, beraz, ez dago ordaintzeko betebeharrik, eskubidea hura kobratzean sortzen baita.
Sortzapen-ezaugarri hori duen likidazio bat automatikoki baliogabetuko da ordaintzeko mugako data (edo mugaeguna) betetzean kobratu ez bada.
Edozein likidazioren ordainketa egiteko epea likidazioa jaulkitzen denean hasi, eta ordaintzeko muga gisa adierazitako datan amaitzen da.
Autolikidazio bat egiten duena ordaintzeaz 'salbuetsitzat' hartu ahal izango da, eta ezaugarri horrekin egingo da geroago eskaerarekin batera aurkeztu beharreko likidazioa. Salbuespena eta, azken batean, eskaera administrazioak onartu edo ezetsiko du
Likidazioak on-line ordaindu ahal izango dira, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, edota off-line. Azken aukera horren bidez, ordainketa-dokumentuaren inprimakia lor daiteke barra-kodearekin, baita edozein finantza-erakunde laguntzaileren kutxazainetan edo leihatilan ordaindu ere.