Segurtasun Saila

Gizarte-partaidetzako entitateak

Jokoaren Euskal Kontseilua

Organoari buruzko informazioa

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zori, enbite edo ausazko jokoekin zerikusia duten ekintza guztiak antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko organo aholku-emailea da.  Kontseilu horretan Eusko Jaurlaritzaren hainbat kudeaketa arlotako ordezkariak, Foru Aldundietako ordezkariak eta Euskal udaletako ordezkarian ere badaude.

Araudia

142/1990 Dekretua, maiatzaren 29koa (EHAA 127, 90-06-27). 4/1991 Legea, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan jokoa arautzekoa. (azaroaren 25eko EHAA, 237. zk.). 120/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena.

Jarduera

Azken bilera:

2019ko ekainaren 26an

Gaiak:

LEHENENGOA: 2018ko azaroaren 14ko  bileraren akta onartzea, hala badagokio.

BIGARRENA: Jokoaren Euskal Behatokia. Abian jartzea eta lehenengo lanak.

HIRUGARRENA: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 2018ko jarduera-memoria (Jokoaren atala).

LAUGARRENA: Jokoaren ikuskapen-plana 2019.

BOSGARRENA: Beste kontu batzuk.

SEIGARRENA: Eskaerak eta galderak

Hurrengo bilera:

2020

igo

Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia

Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia joko-arloan eskumena duen Sailari atxikitako parte hartze organo aholku emailea da. Sailaren egitura organikoan integratu gabe, haren xedea da joko-sektorearen iradokizunak eta proposamenak bideratzea, joko-sektorearen egoera zein den aztertzea, arau berriek eta joko-mota berriek sektorean duten eragina aztertzea, eta joko arduratsua sustatzeko ekimenak bultzatzea.

120/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena.

Jarduera

Azken bilera:

2019ko ekainaren 26an

Gaiak:

LEHENENGOA: 2018ko ekainaren 28ko bileraren akta onartzea, hala badagokio.

BIGARRENA: 2018ko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren Memoria. (Jokoaren arloa).

HIRUGARRENA: Jokoaren ikuskatze-plana 2019. 

LAUGARRENA: Jokoaren Euskal Behatokia. Abian jartzea eta lehenengo lana.

BOSTGARRENA Beste kontu batzuk.

SEIGARRENA: Eskaerak eta galderak

Hurrengo bilera:

2020 

igo

Toreo-Gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea

Organoari buruzko informazioa

Zezenketa-ikuskizunei buruzko kontsulta- eta aholkularitza-organoa da eta horretan ikuskizunen arloko, osasun publikoaren arloko eta animalien
osasunaren arloko arduradunek, udaletako ordezkariek, zezen-plazetako buruen ordezkariek eta plaza-ordezkariek ere parte hartzen dute.

Araudia

183/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, Zezen-Ikuskizunei buruzko Araudia onesten duena (EHAA 243, 2008-12-19).

Jarduera

Azken bilera:

2019ko ekainaren 27an

Gaiak:

Lehenengoa: Aurreko bilerako akta onartzea.

Bigarrena: 2018ko zezen denboraldiari buruzko informazioa.

Hirugarrena: 2019ko zezen denboraldiaren aurrerapena.

Laugarrena: Beste gai batzuk

Hurrengo bilera:

2020

igo

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua

Ikuskizunei eta jolas-jarduerei loturiko gaietan euskal administrazio publikoen organo aholku-emailea, azterlan-egilea, koordinatzailea eta laguntzailea da. Bertan Eusko Jaurlaritzako eta EAEko udaletako zenbait kudeaketa-arloren ordezkariak daude eta, horiez gain, eraginpeko sektore sozioekonomikoen ordezkariek parte hartzeko deia jaso dezakete.

Arauketa

10/2015 LEGEA, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena. (2016ko urtarrilaren 7ko EHAA, 3. Zk.)

17/2019 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa (leiho berri batean irekitzen da), jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.

Azken bilera:

2019ko apirilaren 10an

Aztertutako gaiak:

Lehenengoa: 2018ko maiatzaren 30eko bileraren akta onartzea, hala badagokio.

Bigarrena: Ikuskizunen eta jolas-jardueren arloko 2018ko memoria aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea. 

Hirugarrena: Otsailaren 5eko Ikuskizun publiko eta Jolas-jardueren Erregelamenduaren aldaketa.

Laugarrena: Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ikuskapen-plana 2019rako.

Bosgarrena: Eskaerak eta galderak.

Hurrengo bilera:

2020

igo 

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua  

Organoari buruzko informazioa

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua

<!--

Euskal Autonomia Erkidegoko kontsulta- eta partaidetza-organo  nagusia da  eta bere helburua da ideiak eta esperientziak trukatzea, segurtasun publikoaren politikarekin zerikusia duten eta horren eraginpean dauden erakunde eta instituzioen jardueretan koherentzia izateko. Organo honi eta herritarren segurtasunean parte hartzeko toki-kontseiluei esker, administrazio publikoek, agintariek, polizia-kidegoek eta segurtasunarekin lotutako gainerako zerbitzu publikoek ere segurtasun publikorako politikak diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen parte hartu ahal dute.

Lan hori egingo dute baina, arlo honetan jarduten duten beste organoei ez eginkizunetan ez aginpidetan ezer kendu gabe, gaur egungo legediaren arabera hainbat organo baitago segurtasun publikoan eta polizian, ausazko jokoetan, ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, larrialdietan eta babes zibilean, zirkulazioan eta bide-segurtasunean eta baita segurtasun pribatuan ere.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren eginkizunak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 8. artikuluaren 2. paragrafoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko  segurtasun publikoaren egoera orokorra analizatu, aztertzea eta ebaluatzea, betiere segurtasunaren inguruan nabarmenenak diren erreferenteetatik abiatuta. Halaber, EAEko segurtasun publikoaren sistemaren barruan dauden zerbitzuei egoera zehatz eta baloragarrien gainean eragiteko aukera ematen dien jokabideen azterlanak eta egoeren analisiak sustatuko ditu.
  • Herritarren arteko elkarbizitza baketsua asaldaraz dezaketen faktoreen jarraipena egitea, hala nola terrorismoa, kaleko bortizkeria eta talde-bortizkeria edo antzeko talde edo fenomenoak, genero-bortizkeria, xenofobia, arrazismoa, herritarrak edo gizarteko baliorik funtsezkoenak arriskuan jar ditzaketen gatazkak eta arriskuak prebenitze aldera.
  • Segurtasun-egoera hobetzeko neurri orokorrak sustatzea eta, bestetik, segurtasun publikoarekin zerikusia duten herri-administrazioen zerbitzuak hobetzeko ekimenak bultzatzea.
  • Euskadiko segurtasun publikoko plan orokorrari buruzko txostena egitea.

Kontseiluan nahitaez egongo dira, EAEko Administrazioa (segurtasun publikoaren eskumena duen saila nahitaez sartzen da haren ordezkaritzan), Estatuko Administrazio Orokorra, Tokiko Administrazioa, Foru Administrazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.

Araudia

Ekainaren 28ko 15/2012 Legeak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoak (EHAA 132, 2012-07-06) sortu zuen eta abenduaren 10eko 458/2013 Dekretuak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituenak (EHAA 244, 2013-12-24) garatu zuen.

Jarduera

Bilera: 2015eko azaroaren 9a
Gaiak:
  • Aurreko bileraren akta onartzea.
  • Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorraren jarraipena eta ebaluazioa (ESPPO) (2014ko uztailetik 2015eko ekainera bitarteko ebaluazioa).
  • Euskadiko delinkuentziari buruzko balorazio estatistikoa.
  • Epailetza, Fiskaltza eta Ertzaintza Koordinatzeko Lantaldearen balantzea.
  • Azpiegitura Kritikoen Lantaldearen balantzea.
  • Eskariak eta galderak.

igo