Segurtasun Saila

Jokoaren eskumenak

Segurtasun Sailaren Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen  apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren arabera:

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari ahalmen eta eginkizun hauek dagozkio:

a) Ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.

b) Actuar como observatorio del juego en Euskadi, para lo cual realizará prospecciones sobre su evolución y realizará una memoria anual del juego.

c) Jokoaren sektoreko enpresen gizarte-erantzukizuna sustatzea, eta, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea.

Laurralde Bulegoak

Zuzendaritza honen menpe dauden joko eta ikuskizunetako lurralde-zerbitzuek, Zuzendaritzako titularrak izendatutako irizpideen arabera, ondorengo eskumen eta ahalmen hauek izango dituzte dagokien lurraldean:

a) «B» motako makinei eta joko-makina laguntzaileei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea. Nolanahi ere, salbuespen izango dira honako hauei dagozkien baimentzeak: ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak, erredentzio-makinak edo «AR» izenekoak ustiatzeko erantzukizun-adierazpenak jasotzea, eta jolas-aretoak ustiatzea.

b) Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu-baseak eguneratzea.

c) Erreklamazio-orriak kudeatzea, Kontsumobideren eskumenak alde batera utzi gabe.
 
 
d) Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.

 

Azken eguneratzea: 2018/05/23