Segurtasun Saila

Ikuskizunen eta jolas-jardueren eskumenak

Segurtasun Sailaren Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren arabera:

 Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza.


 
a) Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legeriaren ondoriozko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. Horrez gain, legeria horrek Segurtasun Sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak. 
b) Jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.

c) Kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehatzeko ahala erabiltzea.

 

Lurralde Bulegoak

Zuzendaritza honen menpeko diren joko eta ikuskizunen lurralde-bulegoek, Zuzendaritzako titularrak emandako jarraibideen arabera, ondorengo eskumen eta ahalmen hauek izango dituzte dagokien lurraldean:

a) Baimenak ematea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen-ikuskizun nagusiak.

b) Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu-baseak eguneratzea.
 
c) Gestión de las hojas de reclamaciones, sin perjuicio de las competencias de Kontsumobide.

d) Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.

Azken eguneratzea: 2018/05/28