Hasiera-ra joan

Erabiltzeko gomendioak

Elektronikoki nola lizitatu behar den jakiteko eta arazorik ez izateko, jarraibide eta gomendio batzuk emango ditugu, aplikazioa erabiltzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Komeni da informazio hau irakurtzea, lizitazio elektronikoko prozesu bati ekin aurretik.

Ikasi aplikazioa erabiltzen probako lizitazioak eginda:

Lizitazio elektronikoaren aplikazioa erabiltzeko (esteka) eskuliburua kontsultatu eta irakurri ostean, aplikazioa erabiltzen trebatzeko eta sistemak nola funtzionatzen duen ikasteko, probako lizitazioak egin daitezke. Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformak (KPE) hilero probako 10-15 espediente sortzen ditu; sistema erabiltzen ikasi nahi duen edozein enpresek erabil ditzake. Aplikazioaren gune honetan daude: Menu nagusia - Nire lizitazioak.

Deskargatu dokumentu ereduak lizitazioari ekin aurretik:

Interesatzen den lizitazioa hautatu ostean, espedientera sartu eta dokumentu ereduen aukerara jotzea gomendatzen da. Pantaila horretara sartzea gomendatzen zaio lizitatzaileari espedientea bere interesekoa dela berresten duen bezain laster, elektronikoki lizitatu behar baitu. Komeni da horrela egitea, eskaintza egiteko ahalik eta denbora gehien izan dezan.

Konexioen iraupena:

Aplikaziora sartu aurretik, lizitazioa egiteko erabiliko den ordenagailuan lizitazio-prozesua zentzuzko denbora batean egiteko beharrezkoak izango diren fitxategi guztiak edukitzea gomendatzen da. Kontuan hartu behar da konexio-saioaren denbora ez dela mugagabea. Eraginkortasun eta segurtasun arrazoiak direla eta, Eusko Jaurlaritzak gehienezko denbora ezarri du bere aplikazioetarako kanpoko konexioetarako; 2 ordu ingurukoa da denbora-muga hori.

Fitxategi-tamainaren mugak:

200 MB-eko muga ezarri da lizitazio-prozesuan erantsiko diren fitxategien gehienezko neurri gisa; horrenbestez, fitxategien tamaina handitzen duten irudien eta eduki grafikoen erabilera optimizatzeko gomendatzen da.

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak lizitazio-prozesurako onartzen dituen dokumentu-formatuak:

.doc/.docx : Microsoft Worden jatorrizko testu-formatuak.

.xls/.xlsx : Microsoft Excelen jatorrizko kalkulu-orrien formatua.

.ppt/.pptx : Microsoft PowerPointen jatorrizko aurkezpen-formatua.

.rtf : testu estandarren formatua.

.sxw : Star Officeren jatorrizko testu-formatua.

.abw : Abiworden jatorrizko testu-formatua.

.pdf : Adobe Acrobaten jatorrizko dokumentu-formatua.

.jpg : formatu grafikoa.

.bmp : Microsoft Windowsen jatorrizko formatu grafikoa.

.tiff : formatu grafikoa.

.zip : Winzipen jatorrizko formatu konprimatua, eta Microsoft Windowsek euskarri duena.

.7z : 7Zip-en jatorrizko formatu konprimatua.

.odt : OpenDocumenten jatorrizko testu-formatuak.

.ods : OpenDocumenten jatorrizko kalkulu-orrien formatua.

.odp : OpenDocumenten jatorrizko aurkezpen-formatua.

Karga-erretilu bakoitzean dauden fitxategiak:

Lehiaketa jakin baten eskakizun tekniko eta administratiboen arabera, Kontratazio Mahaiko idazkariak zenbat fitxategi bidali behar diren eta haietan zer eduki jaso behar diren zehaztuko du. Lizitazio elektronikoko sistemak karga-erretilu bakarra emango du eskatutako fitxategi bakoitzeko. (Fusionatu egin daitezke fitxategiak beharrezkoa bada, konpresio-sistemak erabilita: .zip eta.7z).

Loteak dituzten lizitazioak:

Kontratazio-espedienteak loteak baditu, eskaintzak egin nahi dituen loteei dagokien dokumentazioa bakarrik aurkeztu behar du lizitatzaileak, aurkeztu zezakeen dokumentazio guztia ez duela erantsi dioen mezua alde batera utzita.

Eskaintzak sinatzen dituzten pertsonak:

Eskaintzak sinatzen dituztenak enpresako ordezkari izan behar dute, eta ahalordedun gisa egon behar dute inskribaturik Lizitatzaileen Erregistroan.
Sinatzen duenak enpresa lizitatzailearen botererik baduen egiaztatzen du sistemak, ahalordedun izateak norainoko irismena duen aurretik epaitu gabe. Kontratazio Mahaiak dokumentazio juridikoaren kalifikazioa egiten duenean egiaztatuko du alderdi hori.
Horrenbestez, lizitatzailearen ardura da, eta inola ere ez sistemarena, ziurtatzea sinatzen duenak nahikoa botere duela eskaintza sinatzeko eskaintzan ageri den zenbatekoan.

Epeei buruz:

Epea bete dela joko da eskaintza epearen barruan bidaltzen hasi eta behar bezala bidaltzen bada. Egun baliogabe batean jasotzen diren eskaintzak, hurrengo egun baliodunaren gaueko hamabiak eta segundo baten erregistratuko dira. Lizitazioa behar beste denborarekin egitea gomendatzen dugu, edozer arazo saihesteko.

Espedienteen izapideei buruzko komunikazio-prozesua:

Jakinarazpen elektronikoaren bidez jakinaraziko die administrazio publikoak enpresei espedientearen izapideekin zerikusia duen edozein egoera, baldin eta horien berri eman beharra badauka. Menu nagusiko nire karpeta aukeratik administrazioak enpresari parte hartzen ari den lizitazioen izapideei buruz bidali dizkion jakinarazpenak kontsulta daitezke.
Horretaz gain, nire komunikazioak aukeratik enpresa parte hartzen ari den lizitazioak izapidetzen diren bitartean enpresaren eta administrazioaren artean izaten diren komunikazioak kontsulta daitezke, eta administrazioari komunikazioak egiteko aukera ere badago.

Telematikoki, zuzenean ikus daiteke plikak nola irekitzen diren:

Menu nagusian, Plikak irekitzea atalean, enpresak eskaintza egin duen edo interesaturik dagoela adierazi duen plika-irekitzeen emanaldia ikusteko aukera dago. Plikak irekitzeko ekintza amaitu eta dagokion akta egin ostean, sistemak aukera emango du datu ekonomikoak eta epeak eta aurkeztutako enpresei emandako kalifikazioak kontsultatzeko.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana