Prisma formako gorputz laukizuzeneko hilarria.
Idazkunaren 5 lerro sartuago dagoen lauki batean doaz (28 x 40 cm dituena), baketoi leun batez inguraturik. Epigrafedun gorputzak 33,5 x 40 cm ditu, 5 lerroduna erdiko laukian doana eta 6. lerroa baketoiaren beheko partean doa. Hizki nagusi laukiak (40 mm altu dituztenak), ondo eginak, gida lerroen bidez antolatuak ditu; interpuntzio zeinuak laukizunenak eta harrian ebakiak dira, joera bertikalekoak gehienak, baina batzuk joera horizontalekoak.