EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Txalupa haundia

Astilleros Euskalduna - circa 1910

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/1078
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Txalupa haundia
Gaiak:
Neurriak:
117 x 103 x 25,5 cm
Data:
circa 1910
Describapena

Bizkaiko Ondarroako portuan matrikulatua zegoen ontzi baten kopia dugu honakoa (1:15 eskalan eginikoa): "Goizeko Izarra" hegaluzetarako txalupa ireki zaharrarena. Istribor aldean hau idatzi da, eskuz, karelaren azpiko oholean: "Compañía Euskalduna Olaveaga 22-7-1924 (sinadura)". Maketakoa bezalako hegaluzetarako txalupak izan ziren itsas zabaleko arrantzan gehien erabili zirenak; "Txalupa Haundi" zeritzen eta euskal ontzioletan egiten ziren baporeek, apurka-apurka, baztertu zituzten arte. Euskal Herriko kostaldean 1912an izan zen zorigaiztoko galernaren ondorioz arrantza ontziak berritzeari ekin zitzaion eta, ordutik aurrera, txalupa hauek asko hobetu ziren eta bizkarra gehitu zitzaien. Batezbeste neurri hauek zituzten: 11 eta 13 m inguru luze, 2,5 m zabal eta 1,10 m-ko altuera. Aparailuan bi masta hirukoitz ditugu eta belak herenean. Eskifaia zortzi gizonek osatzen zuten xaxian lan egiten zutenean, hegaluze harrapatzen, eta hogei gizonek bisiguaren kostera egiten zutenean. Arraunak, azkenik, maniobrak egiteko eta kaian sartu edo irteteko erabiltzen zituzten. Inskripzioan esaten zaigunez, "Goizeko Izarra" ontziaren maketa hau Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques S.A. enpresan egina dugu, Nerbioi ezkerraldean, Bilboko Olabeaga auzoan. Ramón de la Sota y Llano izan zen enpresa hau sortu zuena, 1900. urtean, eta XX. mendeko 80ko hamarkadaren bukaerara arte lanean aritu zen, Espainiako Ontziolen Birmoldaketarako Planak itxi zuen arte.

Erreferentzia bibliografikoak

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pg. 226-227

Multimedia galeria