Daniel González (1893-1969) edo Daniel --bere lanetan sinatzen zuen bezala- eskulturaren berriztapenaren edota abangoardiaren barnean dago. Errioxan jaio bazen ere, Danielek Gasteizen jaso zuen bere prestakuntza artistikoa, hiri horretan bizi izatera joan baitzen txikitan, bere familiarekin batera. Arte eta Lanbide Eskolan eta Modelatu eta Tailuaren Eskolan ikasi zuen, eta 1910ean eskultore lan egiten hasi zen Gasteizko katedral berria eraikitzeko lanetan. Hala ere, dirurik ez zegoela eta obrak gelditu egin ziren, eta horren ondorioz, 1914an Parisera joan zen, nahiz eta berehala itzuli behar izan zen Lehen Mundu Gerra hasi zen eta. Gasteizera itzuli zen, eta bertan lan batzuk egin ondoren, Bilbora joatea erabaki zuen. Hiri horretan Moisés Huertaren estudioan denboraldi batean lan egin zuen, eta Quintín de Torre edo Julio Beobide bezalako eskultoreak ezagutu zituen.
1921etik aurrera, maizago joaten zen Parisera, eta egonaldi luzeagoak pasatzen zituen han, hasieran Paco Durrioren tailerrean eta gero berean. Han kritikarien eta arte-merkatarien laguntza eta balioespena jasotzen hasi zen.
Lana Daniel Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo sintomak pairatzen hasi zen unean eginda dago. Azkenean gaixotasunak ezgaitu zuen. Hala ere, lana haren artearen adibide ezin hobea da, jada aipatu ditugun formen zainketa eta xumetasunaren ezaugarriak antzematen dira eta