Jatorriz Andrearriagako mugapean (Oiartzun, Gipuzkoa) kokatua zegoen, Anderragi baserriaren ondoan. Metrotik gorako altuera duen harearri honek zaldi gaineko pertsonaia baten trakeski tailatutako irudia erakusten du, atzetik oinez doakion beste baten ondoan. Idaazpuru zirriborrotsuak honela dio: "VAL BELTESO-NIS", bertan ahortzitako norbaiten erreferentzia izan daitekeelarik.
Bada hilarri honekin erlazionaturiko leienda interesgarri bat, zera dioena: leku horretatik igaro zen emakume batek inguruetan zegoen baselizaren ondoan gelditu eta Amabirginari eskuetan zuen errosarioa kendu omen zion. Badoa ihesi emakumea eta non agertzen zaion errosarioa itzultzeko eskatzen dion pertsonaia. Berak halakorik ostu izana ukatzen dio eta hara zer esaten omen dio gainera: "Egia ez badiot, gera nadila harri eta zur". Eta esan bazuen esan, halaxe geratu omen zen harri bihurtuta. Andrearriagako, hau da, "harrisko emakumearen leku"ko hilarria dugu.