Daniel González (1893-1969) edo Daniel --bere lanetan sinatzen zuen bezala- eskulturaren berriztapenaren edota abangoardiaren barnean dago. Errioxan jaio bazen ere, Danielek Gasteizen jaso zuen bere prestakuntza artistikoa, hiri horretan bizi izatera joan baitzen txikitan, bere familiarekin batera. Arte eta Lanbide Eskolan eta Modelatu eta Tailuaren Eskolan ikasi zuen, eta 1910ean eskultore lan egiten hasi zen Gasteizko katedral berria eraikitzeko lanetan. Hala ere, dirurik ez zegoela eta obrak gelditu egin ziren, eta horren ondorioz, 1914an Parisera joan zen, nahiz eta berehala itzuli behar izan zen Lehen Mundu Gerra hasi zen eta. Gasteizera itzuli zen, eta bertan lan batzuk egin ondoren, Bilbora joatea erabaki zuen. Hiri horretan Moisés Huertaren estudioan denboraldi batean lan egin zuen, eta Quintín de Torre edo Julio Beobide bezalako eskultoreak ezagutu zituen.
1921etik aurrera, maizago joaten zen Parisera, eta egonaldi luzeagoak pasatzen zituen han, hasieran Paco Durrioren tailerrean eta gero berean. Han kritikarien eta arte-merkatarien laguntza eta balioespena jasotzen hasi zen, bere lehenengo obra, Emakume eseri baten biluzia izenekoa, garai hartakoa (1928ra artekoa) dela. Lan hori Arabako Arte Ederren Museoko bildumaren zati da. Pieza txikia da, modernitatez eta xarmaz beteta dagoena. Piezaren formak oso zainduta daude, eta oso akabera laua du. Figurak hankak bilduta eta besoak belaunen gainean jarrita ditu, burua alde baterantz makurtuta dagoela. Antolamendu horrek haustura dakar unera arte egindako eskultura motarekin, lehengoa ez baitzen hain intimista eta hurbilekoa. Hona hemen Josefina Alixek horren gainean dioena: "...su creación parece haber llegado a una consolidación de fuerte personalidad y modernidad, con una reducción de elementos hacia formas de extremada pureza y sencillez".